AFARIKETAN 2018/19

 

Ikasturte berria ate joka daukagu!  Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra Mari (Urki), Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu.

Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da (epea amaitu da, baina talde batzuetan plazak daude, ipini gurekin harremanetan). 

Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA PRESENTZIALA bete behar da, horretarako, aukera ezberdinak dituzue:

  • URRIAREN 1etik 3ra bitartean INDIANOKUA GAZTELEKUAN (10:00-13:00/ 16:00-18:00)
  • URRIAREN 1ean ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA (16:00-18:00)
  • URRIAREN 1ean AMAÑAKO LUDOTEKAN (Tiburzio Anitua 21) (16:00-18:00)

Matrikula epe barruan, dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero,zozketa egingo da.

Prezioa

  • Haur Hezkuntzako 3.mailako umeak: 50€ ikasturte osoa (Urriaren 22tik maiatzaren 30ra).
  • Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako umeak: 75€ ikasturte osoa (Urriaren 15etik maiatzaren 30era).

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, ES98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izean.

Gurasoekin bilera informatiboak burutuko dira:

  • Arrateko Andra Mari: Urriak 9,  16:30etan Arrateko Andra Mari ikastetxean.
  • Amaña: Urriak 9, 17:00etan Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua 21)
  • Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu: Urriak 10, 18:00etan Portaleako Areto nagusian.

Informazio gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.