BADATORRELA OLENTZERO!

Aurten ere Olentzero kalejiran ibiliko da Eibartik zehar. Abenduaren 24an, arratsaldeko 18:00etan Untzaga Plazara iritsiko dira Olentzero eta Pantxika astoa. Kale ezberdinetan abesteko geldiuneak egin ondoren (Calbeton- Toribio Etxeberria-Julian Etxeberria), 18:45 aldera Untzagara bueltatuko gara kalejirari amaiera emateko. Ondoren Olentzerok umeei  harrera egingo die Udaletxeko patioan, eta gerturatzen direnentzat sorpresatxo bat izango du.

 

OLENTZERO