FIRIN-FARAN ABUZTUAN 2019

Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira. Programa hauetan parte hartzeko AURRE-MATRIKULA EGITEA BEHARREZKOA DA.

Aurre matrikula, ON LINE egin behar da Maiatzaren 13tik 20ra bitartean. 

Udalekuak bi programatan banatu dira :

UMIAK Firin Faran Abuztuan: 5 urteko gelako haurrak (Haur Hezkuntzako 3.maila, 2013an jaiotakoak). Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra bitartean burutuko dira udalekuak  (Uztailaren 31 jai eguna izango da eta ez da udalekurik egongo)  goizez, 10:00etatik 13:00ak arte Eibarren.

FIRIN FARAN ABUZTUAN: Lehen Hezkuntzako 1 mailatik 6.mailara bitarteko  ikasleentzat.Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra bitartean burutuko dira udalekuak eta egun erdiko eta egun osoko irteerak tartekatuko dira (uztailaren 31a jai eguna izango da eta ez da udalekurik egongo).

Tarifak: 

Umiak Firin Faran (5 urte) : 40€ umeko, 2 anai-arreba 70€

Firin Faran (Lehen Hezkuntza): 60€ umeko, 100€  anai-arrebak , 150€ 3 ume.

Umiak Firin Faran (5 urte) + Firin Faran (6-12urte ) anai-arrebak: 90 €

Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Ordainketa,  Euskadiko Kutxaren bitartez egin behar da

ES 98 3035 0023 94 0230082137 kontu korrontean.  Ordainketaren ziurtagiria, behin betiko matrikulaketa egiterakoan  aurkeztu behar da (emailez ez da onartuko). Ez ahaztu umearen izena jartzea.

Behin betiko matrikulaketa (Presentziala) betetzeko, eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 3tik 7ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. (SOILIK AURREMATRIKULA BETE DUTENEK). Horrekin batera, parte hartzailearen Osasun txartelaren kopia bat aurkeztu behar da.

Non: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3)

Ordutegia: 9:30-13:30 eta 16:00-18:00

ZALANTZAK ARGITZEKO ARRETA ZERBITZUA: 943 20 62 31/ 688 89 26 66 (9:30-13:00 eta 15:30-18:00)