OPORRAK AFARIKETAN

2013ko Eibarko udaleku irekiak abian

Urtero bezela Eibarko Udalak eta Astixak 6- 12 urte bitarteko umeei zuzenduta uztailean udaleku irekiak antolatuko dituzte.

Aisialdiaz gozatzeko, lagunekin ondo pasatzeko, jolastu eta mendi eta hondartzaz disfrutatzeko uztailean Oporrak Afariketan udaleku irekietan bi txanda garatuko dira:
1.txanda: uztailaren 1etik 12ra
2.txanda: uztailaren 8tik 19ra

Udalekuetan hondartzara, igerilekuetara eta mendira joateaz gain jolastu, tailerrak eta eskulanak egiteko aukera dago. Jolas eta iharduera mordua prestatu ditugu lagunekin euskaraz ondo pasatzeko.

Izen ematea maiatzaren 6tik 9ra goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea, 3) egingo da.