OPORRAK AFARIKETAN 2019

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.mailara arteko ikasleek OPORRAK AFARIKETAN programan parte hartzeko aukera izango dute;  lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira txangoak eta euskaraz jolasteko aukera paregabea!

 

 

Bi txanda izango dituzue aukeran:

  • 1.TXANDA: Uztailaren 1etik 12ra bitartean
  • 2.TXANDA: Uztailaren 8tik 19ra bitartean

AURRE-MATRIKULA: Udaleku Irekietan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrematrikula betetzea Apirilaren 29tik Maiatzaren 8ra bitartean. Aurrematrikula On Line egin behar da, webgune honetan epearen barruan argitaratuko den galdetegia betez.

Izen-ematea amaitzean eibar.eus eta astixa.eus web orrietan argitaratuko da haur guztiak onartuak izan diren ez ala ez.

Ondoren, Laboral kutxako ES 98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean egin beharko da ordainketa umearen izenean.

Tarifak

  • Oporrak Afariketan: 60 € umeko
  • Oporrak Afariketan 2 anai-arreba: 100€
  • Oporrak Afariketan 3 anai-arreba: 150€
  • Oporrak Afariketan + Udan Jolasean anai arrebak: 90€
  • Ezinezko kasuetan 20€ umeko. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

Behen betiko matrikulaketa (presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 3tik 7ra bitartean izango da (SOILIK AURREMATRIKULA BETE DUTENAK). Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. Osakidetzako txartelaren fotokopia eta ordainagiria eskuz ekartzea derrigorrezkoa da (email bidez EZ dira onartuko). 

GURASO BILERA INFORMATIBOA: Ekainaren 11an, Udaletxeko Pleno Aretoan. 18:30etan euskaraz eta 19:00etan gazteleraz.

Informazio gehiago behar izanez gero, astixaeibar@gmail.com helbidera idatzi edo         943 206 231/ 688 892 666 telefono zenbakietara deitu (9:30-13:00 / 15:30-18:00).