OPORRAK AFARIKETAN ETA UDAN JOLASEAN 2018, Epe barruan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko epea maitzaren 6an amaitu zen. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua, “Oporrak afariketan” eta “Uda jolasean” programetan ondo baino hobeto pasatzeko. “Oporrak afariketan” programan 567 haurrek eman dute izena,  eta “Udan jolasean” programan, aldiz, 94 haurrek. 

 

Behen betiko matrikulaketa (presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 4tik 8ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. Osakidetzako txartelaren fotokopia eta ordainagiria eskuz ekartzea derrigorrezkoa da (email bidez EZ dira onartuko). 

Guraso bilerak:

Udan jolasean: bilera informatiboa ekainaren 12an izango da, 18:00etan  Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.

Oporrak afariketan: Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.

  • Ekainak 12, 18:30ean EUSKARAZ
  • Ekainak 12, 19:00etan GAZTELERAZ