Udan Gaztetan 2019-URDAIBAIKO AKANPADA

DBHko ikaslea bazara, lagunekin Urdaibaiko “Arketas” kanpinean aste zoragarria igarotzeko aukera duzu. Eibarko Udalak antolatutako udaleku hauetan, hordartzara joan, mendi ibilaldia, ur ekintzak eta hamaika jarduera ezberdinekin gozatzeko aukera izango duzue, animatu!

Norentzat? Eibarko DBHko ikasleentzat (DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA)

Noiz? Uztailaren 15etik 19ra.

Aurrematrikula: Parte hartzeko, maiatzaren 13tik 20ra bitartean aurrematrikula betetzea derrigorrezkoa da.

Behin betiko matrikula (presentziala) eta bilera informatiboa: Ekainak 19asteazkena, 17:30etan  Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3).

Bileran aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Parte hartzailearen Osakidetzako txartelaren fotokopia bat.
  • Ordainagiria (ordainketa parte hartzailearen izenean egin, mesedez)
  • Matrikula orria (bertan banatu, bete eta sinatuko da).

Kuota:

75€– parte hartzaile bakoitzak (65€ anai-arreben kasuan).

Matrikularen ordainketa, plaza ziurtatuta duzuenean egin behar da, Euskadiko Kutxako ES 98 3035 0023 94 0230082137  kontu korronte zenbakian diru-sarrera bat eginez. Ordainketa, parte hartzailearen izenean egin, mesedez.

Oharrak:

  • Epez kanpo, EZ da matrikularik onartuko.
  • Izen emate kopuruak, plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da (zozketaren berri telefonoz emango da).
  • 3-4 lagunekin batera izena eman daiteke.
  • Parte hartzaileek taldeka, kanping denda, janaria eta sukalde tresnak eraman behar dituzte.

Informazio gehiago: 943 20 62 31/ 688 892 666 telefono zenbakietan edo astixaeibar@gmail.com helbidera idatziz.