UDAN JOLASEAN 2016!

2010ean jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskaintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko.
Taldeka, hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak eta beste hamaika jarduera gehiago prestatu ditugu, udarari hasiera on bat emateko! Animatu!

Noiz: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra (astelehenetik ostiralera), goizeko 10:00etaik 13:00ak arte, Eibarren.
Izen ematea: Maiatzaren 2tik 6ra 10:30etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18;00ak arte Indianokua Gaztelekuan edo internet bitartez.

 OHARRA: Ordainketaren TRANSFERENTZIA egiterakoan UMEAREN IZENA IPINI  (Izen-abizenak) eta ORDAINAGIRIA kaixo@astixa.com helbidera bidali. LABORAL KUTXA: ES 98 3035 0023 94 0230082137

Prezioa: 40 €

Gurasoentzat bilera informatiboa egingo dugu Ekainaren 14an arratsaldeko 18:00etan UDALETXEKO Batzar Aretoan.

dsc_0015