UDAN JOLASEAN 2019

Iritsi da udako planak egiteko garaia! Haur Hezkuntzako 3.mailako neska-mutilek (2013an jaiotakoak) UDAN JOLASEAN programan parte hartu ahal izango dute, Eibarko txoko ezberdinak ezagutu, igerilekura joan, eskulanak egin eta lagunekin euskaraz gozatzeko tartea izango dute. Uztailaren 1etik 12ra garatuko dira udaleku hauek, 10:00etatik 13:00ak arte.

AURREMATRIKULA: Apirilaren 29tik Maiatzaren 8ra bitartean. Parte hartzeko derrigorrezkoa da aurrematrikula On Line egitea (epearen barruan web gune honetan argitaratuko den galdetegia betez).

Aurrematrikula epea amaitzean eibar.eus eta astixa.eus web orrietan argitaratuko da haur guztiak onartuak izan diren ez ala ez. Ondoren, Laboral kutxako  ES 98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean egin beharko da ordainketa umearen izenean.

BEHIN BETIKO MATRIKULA (Presentziala):Behin betiko matrikulaketa betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea  ekainaren 3tik 7ra bitartean izango da (SOILIK AURRE-MATRIKULA BETE DUTENENEK). Guraso edo tutoreen bainena eta sinadura beharrezkoa da. Behin betiko matrikula egiterakoan, parte hartzailearen Osakidetzako txartelaren fotokopia bat eta ordainagiria aurkeztu beharko dira eskuz (emailez EZ dira onartuko).

Non: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3) Ordutegia: 9:30-13:30 eta 16:00-18:00

Tarifak:

  • Udan Jolasean: 40€ umeko
  • Udan Jolasean 2 anai-arreba: 70€
  • Udan Jolasean + Oporrak Afariketan anai arrebak: 90€
  • Ezinezko kasuetan 20€ umeko. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

Bilera informativoa: Ekainaren 11an, Udaletxeko Pleno Aretoan; 18:30etan euskaraz eta 19:00etan gazteleraz.

Informazio gehiago behar izanez gero, astixaeibar@gmail.com helbidera idatzi edo         943 206 231/ 688 892 666 telefono zenbakietara deitu (9:30-13:00 / 15:30-18:00).