Nortzuk gara?

Astixa Animazio Zerbitzuak

1991an sortutako enpresa gara. Aisialdi hezitzailean eta kultur proiektuen kudeaketan egiten dugu lan. Ilusioz, elkarlanean eta eskarmentu handia izanik bezeroak asetzeko zerbitzu profesionala, kalitatezkoa eta sortzailea eskeintzen dugu.

Hezkuntza, kultura eta aisialditik gatozen pertsonak osatzen dugu lan-taldea eta taldeko lanean datza, hain zuen ere, gure indar nagusia.

Gure proiektoak  bizi esperientziak izateko dira. Taldea eta hartu-eman pertsonalak garrantsitzuak dira, garapen pertsonal eta soziala helburu duten proiektu hezitzaileak eskeintzen ditugu eta elkarbizitza eta esperientzia praktikoaren bidez gizabanakoaren garapen integrala bilatzen dugu.

Tokian tokiko baliabideak erabili eta bertako beharrak asetuko dituen zerbitzuak eskeintzen saiatzen gara.

Balioak

Taldeko lana, gaitasun profesionala, empatia eta harremanetarako gaitasuna, proaktiboak, komunikazio zuzena, inplikazioa, ilusioa, lanerako gogoa, esperientzia, sortzaile.

Bezeroak

Gure bezeroak, besteak beste, udaletxeak, erakundeak, elkarteak, ikastetxeak, fundazioak eta erakunde pribatuak dira.

Elkar lanean, aldez aurretik finkatutako helburuak lortzeko, egitasmoen diseinuaz, kudeaketaz, garapenaz eta ebaluaketaz arduratzen gara.  Etengabe harreman sendo, gertukoa eta profesionala izaten saitzen gara, malgutasunez egunez egun hobetzen joatea da gure asmoa.

Zer egiten dugu

Kultura eta aisialdiaren kudeaketa da gure lan esparrua (ikus guztiak Programen atalean):

  • Aisialdiko programak
  • Ikastaroak eta tailerrak
  • Erakusketak
  • Gaztelekuen kudeaketa
  • Ludoteken kudeaketa
  • Udalekuak
  • Jaiak