ASTELENA Haur Parkea 2013-14

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Aurten ere, Eibar Merkatalgune Irekiak, Eibarko Udalak eta Astixak larunbatetarako aisialdi eskaintza paregabea antolatu dute 2-12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Iaz bezela, puzgarri ezberdinak, bideo-jokoak, txikien txokoa…izango dira bertan.

2013ko Abenduaren 7tik 2014ko Apirilaren 12ra, Haur Parkea ondorengo egunetan garatuko da:

2013ko Abenduak 7, 14 eta 21.
2014ko Urtarrilak 11, 18 eta 25.
2014ko Otsailak 1, 8, 15 eta 22.
2014ko Martxoak 8, 15, 22 eta 29 (Aratosteetan, martxoak 1, itxita egongo da).
2014ko Apirilak 5 eta 12.

Gabonetan Astelena Haur Parkea sorpresaz beterik etorriko da eta laster honen berri izango duzue.

Ordutegia: Goizez 11:00etatik 14:00ak arte.
Arratsaldez 17:00etatik 20:30ak arte.

Sarrera, “Eibarko Merkatalgune Irekia”ren bonoen bitartez edo bertan erosiz. Haur bakoitzak, 90 minutu egoteko aukera izango du.