EIBARKO UDALAK UDALEKUAK EGITEA ERABAKI DU, BAINA OSASUN-EGOERARA EGOKITUTA

Gazteriaren Udal Batzordeak udalekuak egitea erabaki zuen atzo, baina aurreko edizioetan ez bezalako modu batean. Matrikulak egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 16tik 19ra bitartean, biak barne, eta modu presentzialean egingo da Indianokua Gaztelekuan.

Eibarko neska-mutikoek aurten ere udalekuak izango dituzte, baina beste modu batekoak izango dira aurreko edizioekin alderatuta; izan ere, COVID-19ak eragindako

osasun-egoerara egokitu beharko dira. Hala erabaki zuen atzo Gazteria batzordeak aho batez.
Aste batzuk iraun duen hausnarketa prozesu baten ostean hartu dute erabakia, Gipuzkoako Foru Aldundiak udal bakoitzaren esku utzi baitu jarduera horien antolaketa.

Hala, aurten ere udalekuak izango dira Eibarren (Oporrak Afariketan, Udan Jolasean eta Firin Faran Abuztuan, adin-tarte ezberdinei zuzenduak), osasun-egoerara egokituta eta Osasun Ministerioaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren irizpide eta gomendioei jarraituz.

Hartuko diren neurri garrantzitsuenak bi dira: batetik, ez da inolaz ere irteerarik egingo Eibartik kanpo, eta, bestetik, ez da jarduerarik egingo igerilekuetan. Hortaz, udaleku guztiak herriko kale, auzo eta ikastetxeetan egingo dira. Gainera, jardueretan umeek derrigorrean jarri beharko dituzte maskarillak. Taldeak gehienez ere 11 neska-mutikok osatuko dute, eta, jarduera amaitzean, umeen bila beti leku berera eta ordu berean joango beharko da.

Udalekuak egingo ziren jakin aurretik, Udalak aurrematrikulazio-epe bat zabaldu zuen  zenbat familiak nahi zuten beraien seme-alabek uda honetako programetan parte hartzea ikusteko. Ekainaren 16tik 19ra bitartean (biak barne), lehendik izena eman zutenen matrikula formalizatzeko prozesua egingo da.

Matrikulak Indianokua Gaztelekuan egingo dira, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; leku espezifiko bat egongo da horretarako, eta joaten diren guraso edo legezko tutoreei gomendatzen zaie boligrafoa eramateko.

Matrikula egiteko ondorengo dokumentuak aurkeztu behar dira:

  1. Inprimakirik bete aurretik edota ordainketa egin aurretik OSO GARRANTZITSUA da derrigorrezko higiene eta prebentzio dokumentua irakurtzeaSAKATU HEMEN
  2. Izen-emate orria (Oporrak afariketan | Udan jolasean | Firin Faran Abuztuan) (bertan ere bete daiteke)
  3. Parte hartzeko baldintzak, informazioa emateko betebeharra eta baimen informatua dokumentua betetzea eta sinatzea  SAKATU HEMEN 
  4. Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria. Ordainketa, Laboral Kutxako ES98 3035 0023 9402 3008 2137 kontu-korrontean egin behar da, ez ahaztu umearen izena ipintzea. 
  5. Umearen Osakidetzako osasun-txartelaren kopia.

Baldin eta seme-alaben aurrematrikula egin baina udalekuetara ez joatea erabaki badute, eskatzen zaie aurrematrikula lehenbailehen ezeztatzeko; horretarako 3 modu daude:

  • Whatsappez 688 892 666 telefonoan
  • helbide elektronikoz: astixaeibar@gmail.com
  • Telefonoz: 943 206 231

Oporrak Afariketan eta Firin Faran Abuztuan udalekuetako jarduerak, Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. kurtsoen arteko umeei zuzenduak, 9:00etatik 13:30era bitartean
egingo dira; eta Udal Jolasean (2014an jaiotako neska-mutikoei zuzenduak) programako jarduerak 10:00etatik 13:00era bitartean izango dira.

Tarifak taula honetan kontsulta dezakezuz: