Astelena Haur Parkea

Gabonetako oporrekin batera Gabonetako Haurren Parkea ere iritsiko da Eibarrera, Astixaren eskutik.   Puzgarriak, atrakzioak,  wii, play-stay eta tailerrak. Iñuzenteen eguna ospatuko dugu eta lehiaketak ere izango dira.

Aurtengo datak ondorengoak izango dira: abenduaren 26, 27, 28, 29 eta urtarrilaren 2, 3, 4.

Ordutegiari dagokionez:

  • Goizez: 11:00 – 14:00
  • Arratsaldez: 17:00 – 20:30

Esan bezala, Astelena Frontoian, eta 5-12 urte bitarteko haur eta gaztetxo guztientzat irekita.

Oztopo pista, Ness lakua, parrapar puzgarri erraldoia, traktore puzgarria, zezen mekanikoa, Wii, PlayStation 3, tailerrak eta beste hamaika aukera familiako txikienentzat.

Tailerrak

Gabonetan zehar tailerrak aldatzen joango dira:

  • Abenduak, 26eta 27: Gabonetako apaingarriak (decopage) eta Makilaia tailerra
  • Abenduak, 28 eta 29: Eskulanak: oharren koadernoa eta Sukaldaritza
  • Urtarrilak, 2, 3 eta 4: Magia tailerra eta Pultserak
  • Inuzenteen eguna txantxaz beteta etorriko da.

Sarrerak

Eibarko dendetan erosketak egitearren oparituko diren sarrerekin. Edo Haur Parkean  bertan sarrera erosiz (3 euro).

Oharra: Umea gehienez ordu t´erdi jarraian egon daiteke  Astelena Haur Parkean.

Gabonetako Haur Parkean parte hartzen dute: Eibarko Udalak eta Eibar Merkatalgune Irekiak.