JACINTO OLABE LUDOTEKAK ATEAK IREKITZEN DITU!!

Gaur, Urtarrilak 11, arratsaldeko 16:30etan Jacinto Olabeko ludotekak ateak irekiko ditu. Zerbitzua Haur Hezkuntzako 3.mailatik (5 urteko gela) Lehen Hezkuntzako 6.mailara bitartean dauden haurrei zuzenduta dago.

Ordutegiak mailaren araberakoak dira. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek 16:30etik 18:00etara izango dute zerbitzua. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era. 

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da. Ate irekiak eta izen ematea: Urtarrilaren 11tik 15era bitartean izango da, eta matrikulak bi tarifa izango ditu, HH3tik LH2ra bitarteko haurrek 50€ ikasturte osorako eta LH3tik LH6ra bitartekoak 75 €.

Animatu eta etorri ludoteka ezagutzera!IMG-20151201-WA0032

IMG-20151102-WA0008