JAZINTO OLABE LUDOTEKAN AURREMATRIKULA BURUTU DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA

Kaixo! Ondo joan dira oporrak? Jazinto Olabe Ludoteka laster martxan hasiko da!

Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da Irailaren 21etik 28ra bitartean. 

Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA (PRESENTZIALA) bete behar da:

  • UrriaK 5 eta 7 bitartean  JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN (J.Olabe Plaza) ( 10:00-13:00/16:00-18:00)

Matrikula epe barruan, dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da.

Prezioa: Ikasturte guztirako prezioa 75€ koa da (urriak 13tik maiatzak 31ra) (PLAZA ZIURTATUTA IZAN ARTE, EZ EGIN ORDAINKETARIK).

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, ES98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izenean.

Matrikula egiteko ondorengo dokumentuak aurkeztu behar dira:

  1. IZEN- EMATE ORRIA     (bertan ere bete daiteke).
  2. Parte hartzeko baldintzak, informazioa emateko betebeharra eta baimen informatua dokumentua betetzea eta sinatzea SAKATU HEMEN
  3. Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria. Ordainketa, Laboral Kutxako ES98 3035 0023 9402 3008 2137 kontu-korrontean egin behar da, ez ahaztu umearen izena ipintzea.

LUDOTEKAKO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera:

  • Haur Hezkuntzako 3.mailatik Lehen Hezkuntzako 2.mailara: 16:30/18:00
  • Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara: 18:00/19:30

Gurasoekin bilera informatiboak burutuko dira: URRIAK 9, LUDOTEKAN bertan. 17:30etan euskaraz eta 18:00tan gazteleraz.

Informazio gehiago, 943 20 62 31 telefono zenbakian.