KALIAN JOLASIAN

Eibarko Udaletxeko Euskara Sailak Euskal Jaiaren egitarauaren barruan jolas emanaldi berezia antolatu du maiatzaren 24an arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte Untzagako Plazan. Jolastorduetan 5-8 urte bitarteko umeek ikasturtean zehar hainbat jolas landu dituzte eta ostiralean kalera aterako dituzte jai giroan ume nahi gurasoak ondo pasatzeko. Aurten ahotsak.com lan zoragarriari esker aintzinako jolasak ezagutzeko aukera izan dute eta betiko jolasez gain aspaldiko jolasak ere izango ditugu.0[1]