ZAPATUETAKO TAILERRAK 2019

Zapatuetako Tailerrak berriz ere martxan! Izen-ematea urtarrilaren 21etik 28ra bitartean  burutu behar da. 

HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) GOMA EVA-rekin KARETAK egingo dituzte. Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea(aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena).
Tailerrak 3 saio izango ditu (Otsailak 9, 16 eta 23) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30). 

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 1.MAILAkoek “KARTOIZKO BURUHAUNDIAK” egiteko aukera izango dute. Tailer hau, Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena).
Tailerrak 3 saio izango ditu (Otsailak 9, 16 eta 26) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30). 

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 2.MAILAko neska-mutilek, JOSTAILUAK SORTZEN tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Tailer honetan haurrek soilik parte hartzen dute (gurasoek ez) eta Portalean  burutuko da (3. solairuan).
Tailerrak 3 saio izango ditu (Otsailak 9, 16 eta 26) eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).  

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. eta 6. mailako gaztetxoek MAKETAK egingo dituzte. Tailer hau JAZINTO OLABE LUDOTEKAN burutuko da.

 

Tailerrak 3 saio izango ditu (Otsailak 9,16 eta 26) eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).  

 

Informazioa gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.