ZAPATUETAKO TAILERRAK

Zapatuetako Tailerrak laster martxan! Udazkeneko larunbatetarako aisialdi eskaintzarekin gatoz!

IZEN-EMATEA: Urriaren 8tik 15era bitartean.

  • HAUR HEZKUNTZAKO 3.MAILAKO HAURRAK (5 urteko gela) KANTAK ETA JOLASAK . Tailer hau JAZINTO OLABE Ludotekan burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea(aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena).

 

 

 

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 27, Azaroak 3 eta 10) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30).

  • LEHEN HEZKUNTZAKO 1.go MAILAkoek “Udazkeneko eskulanak” tailerrean  parte hartzeko aukera izango dute. Tailer hau, Portalean burutuko da eta haurrarekin batera, ezin bestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak, seme-alabarekin eman behar du izena).

 

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 27, Azaroak 3 eta 10) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00/ 16:30-18:00/18:00-19:30).

 

 

  • LEHEN HEZKUNTZAKO 2.MAILAko neska-mutilek, ARTILEAREKIN LANEAN ibiltzeko aukera izango dute. Tailer honetan haurrek soilik parte hartzen dute (gurasoek ez) eta Portalean  burutuko da (3. solairuan).

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 27, Azaroak 3 eta 10) eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).

 

 

  • LEHEN HEZKUNTZAKO 5. eta 6. gaztetxoek MAGIAren munduan murgiltzeko aukera izango dute. Tailer hau Portalean burutuko da.

Tailerrak 3 saio izango ditu (Urriak 27, Azaroak 3 eta 10) eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00/18:00-19:30).

 

INFORMAZIO GEHIAGO: 943 20 62 31