Astelena Haur Parkea

Gabonetako oporrekin batera Gabonetako Haurren Parkea antolatzen dugu urtero Eibarren. Eibarko Udalaren laguntzarekin, Astixa arduratzen da antolaketaz eta kudeaketaz.

Haurren Gabonetako oporren garaian antolatzen da, eta 5-12 urteko haurrentzat pentsatutako jolasak eta jokoak izaten ditugu: multiobstakuluak, Ness lakua, parraparra, rokodromoa, baserria,  zezen mekanikoa, WII, PlayStation 3, tailerrak eta beste hamaika aukera familiako txikienentzat.

Hainbat urtez Armeria Eskolan antolatu ondoren, aurtengoan Astelena Frontoian izango da eta Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin elkarlanean antolatuko dugu.

2013ko edizioaren inguruko informazio osatuagoa beste albiste honetan.