AFARIKETAN 2020/21

Ikasturte berria ate joka daukagu!  Eibarko Udalak antolatzen duen Afariketan programa 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko egitasmoa da. Umeek ikasturtean zehar, eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak,  tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzo edo ikastetxe ezberdinetan: Amaña, Arrateko Andra Mari (Urki), Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu.

Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da irailaren 21etik 28ra bitartean. 

Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA PRESENTZIALA bete behar da, horretarako, aukera ezberdinak dituzue:

  • Urriaren 5etik 7ra  bitartean INDIANOKUA GAZTELEKUAN (10:00-13:00/ 16:00-18:00)
  • Urriaren 5ean, ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA (16:00-18:00)
  • Urriaren 5ean, AMAÑAKO LUDOTEKAN (Tiburzio Anitua 21) (16:00-18:00)

Matrikula epe barruan, dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero,zozketa egingo da (PLAZA ZIURTATUTA IZAN ARTE, EZ EGIN ORDAINKETARIK).

Haur Hezkuntzako 3.mailako  umeentzat (2015an jaiotakoak)  aukera hauek dituzue (astean 2 egun ordu beteko saioak): 

 

 

Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako umeentzat aukera hauek dituzue (astean 2 egun ordu t’erdiko saioak): 

 

Matrikula egiteko ondorengo dokumentuak aurkeztu behar dira:

  1. Izen emate orria HAUR HEZKUNTZA  / LEHEN HEZKUNTZA  (bertan ere bete daiteke).
  2. Parte hartzeko baldintzak, informazioa emateko betebeharra eta baimen informatua dokumentua betetzea eta sinatzea SAKATU HEMEN
  3. Matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria. Ordainketa, Laboral Kutxako ES98 3035 0023 9402 3008 2137 kontu-korrontean egin behar da, ez ahaztu umearen izena ipintzea.

 

 

Prezioa

  • Haur Hezkuntzako 3.mailako umeak: 50€ ikasturte osoa (Urriaren 26tik maiatzaren 27ra).
  • Lehen Hezkuntzako 1.go eta 2.mailako umeak: 75€ ikasturte osoa (Urriaren 19tik maiatzaren 27ra).

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, ES98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izenean.

Gurasoekin bilera informatiboak burutuko dira:

  • Arrateko Andra Mari: Urriak 13,  16:30etan Arrateko Andra Mari ikastetxean.
  • Amaña: Urriak 13, 17:00etan Amañako Ludotekan (Tiburzio Anitua 21)
  • Jardiñeta, Sansaburu, San Andres eta Urkizu: Urriak 14, 18:00etan Portaleako Areto nagusian.

Informazio gehiago 943 20 62 31 telefono zenbakian.