OPORRAK AFARIKETAN 2017 Udaleku Irekiak

Uda giroa eta umeen oporraldia gerturatzen dabil. Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat OPORRAK AFARIKETAN Udaleku Irekiak antolatzen ditu, Eibarko haur eta gaztetxoek udari hasiera ezin hobea emateko. Lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira txangoak eta euskaraz jolasteko aukera paregabea!

Norentzat? Lehen Hezkuntzako 1.go mailatik 6.maila arteko ikasleentzat.

Noiz?

  • 1.go Txanda: Ekainaren 26tik uztailaren 7ra bitartean.
  • 2.Txanda: Uztailaren 3tik 14ra bitartean.

Aurrematrikula: EPEA AMAITU DA (maiatzaren 1etik 7ra bitartean). 

Zalantzak argitzeko ARRETA ZERBITZUA honako telefonoetara deituz:

943 206 231  / 688 892 666

Behin betiko matrikulaketa (Presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 5etik 9ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. (SOILIK AURREMATRIKULA BETE DUTENEK). Horrekin batera, parte hartzailearen Osasun Txartelaren kopia bat aurkeztu behar da.

 

NON: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3)

ORDUTEGIA: 9:30 -13:30 eta 16:00 – 18:00

Tarifak:

60€ umeko-100€ anai-arrebak- 150€  hiru anai-arreba

Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Ordainketa,  Euskadiko Kutxaren bitartez egin behar da

ES 98 3035 0023 94 0230082137 kontu korrontean.  Ordainketaren ziurtagiria, behin betiko matrikulaketa egiterakoan  aurkeztu behar da edo emailez bidali  (astixaeibar@gmail.com). Ez ahaztu umearen izena jartzea.