Indianokua

Indianokua Gaztelekua, Eibar

Eibarko Udaletxeko Gazteri saileko egitasmoa eta ekipamendua da Eibarko Muzategi kalean dagoen Gaztelekua. Zerbitzu publikoa da eta bertan gazteak protagonista nagusiak dira.
Gaztelekua 12-18 urte bitarteko gazteentzako lekua da, topagunea. Doako zerbitzua da eta aisialdi hezitzailea euskaraz garatzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Zer egiten da gaztelekuan?

gaztelekua

Gaztelekuak gazteak lagunekin elkartzeko, hitz egiteko, gustura egoteko, musika entzun, etxerako lanak zein talde lanak egiteko, jendea ezagutzeko eta hainbat jardueretan parte hartzeko aukera ematen du.
Zerbitzuaren eskaintza gazteen preminetan eta eskaeretan oinarritzen da, programaketa nerabeen interesetan eta proposamenetan oinarritzen da. Hilero programa antolatzen da gazteekin batera: ikastaroak, lehiaketak, jolasak, jaialdiak, tailerrak, filmeak, sukaldaritza, txangoak… burutzen dira. Jarduerak gaztelekuan bertan zein gaztelekutik kanpo (kalean, hondartzan, mendian…) egin daitezke.
Gazteak nahi dutenean hurbil daitezke eta arratsalde osoan egoteko aukera daukate, hori bai, ordenagailua erabiltzeko gurasoen baimena izan beharko dute.
Informazio gehiagorako, ikus Eibarko Indianokua Gaztelekuaren bloga.

Non dago?

Helbidea: Muzategi kalea, 3, Eibar

Ikusi mapa handiagoa

Ekipamendua

Gure txokoak 400m2 ditu, lau gunetan banatuta. Gazteleku osoan zehar Wifi-a dago.
1.- Bulegoa
2.- Harrera-gela

  • Ordenagailuak
  • Mahai jolasak
  • Elkartzeko eta egoteko txokoa

3.- Goiko txokoa, lasai lasai lagunak elkarrekin egoteko txoko xarmangarria. Eskulanak egin eta mahai jolasetan aritzeko ere toki aproposa.
4.- Barruko gela:

  • Ping-pong
  • Futbolina
  • Paletak
  • Nintendo Wii-a
  • Play-station-a
  • Sukaldea
  • Tailerrak zein ikastaroak egiteko txokoa
  • Proiektorea (filme emanaldiak, karaokea…)

5.- Ikasteko gela. Etxerako lanak zein taldeko lanak egiteko lekua, ordenagailuak…

Ordutegia

  • Astelehena → itxita
  • Astearte-osteguna → 18:00- 20:00
  • Ostirala → 16:30- 21:00
  • Larunbata → 17:00-21:00
  • Igandea (eta jai egunak) → 17:00-20:30

 

Helburuak

Gaztelekuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako Gazteen Sustapenerako Sisteman oinarrituz, sei arlo lantzen dira: Informazioa, Orientazioa, Bide laguntza, Aisia hezitzailea, Adierazpenerako eta partaidetzarako bideak, Sorkuntza eta produkziorako bideak.
Beraz, helburu nagusiak, besteak beste, honako hauek dira:

  • Nerabeak aisialdiaz gozatzea ahalbideratzea: modu aktiboan, partaidetzazkoan, sortzailean, osasungarrian eta ongizate emozionala ahalbideratzea aisialdiaz disfrutatzeko.
  • Pertsona kritiko eta askeak hezitzea eta hauen autonomia sustatzea.
  • Koadrila eta nerabe ezberdinen arteko topagunea izatea, elkarbizitza eta errespetu balioak bultzatzea. Adin bereko pertsonekin lotura egonkorrak, atsegingarriak eta erreferentziskoak sortu eta sendotzea.
  • Euskararen erabilpena bermatu eta sustatzea.

Animatu eta etorri Indianokua ezagutzera, bertako hezitzaileak zuen zain egongo gara!