Afariketan

Umeak jolastea nahi eta behar duelako

Bai, bai afariketan eitten genduan. Basarriko jentiak ez gendun eukitzen astirik, edo ganaua zaintzia edo astua zaintzia edo hau ekartzia edo hori ekartzia… kalian, eskolan, errekreuan eitten genduzen harrapatzen, ezkutatzen, gero paiñuelua edo… korapillua ein eta gorde ta ‘bero,bero, bero’.

Afariketan 5-8 urte bitarteko umeeei zuzendutako aisialdiko programa da. Umeek ikasturtean zehar arratsaldez eskolatik irten ondoren lagunekin elkartu, jolastu, eskulanak, merendolak, tailerrak… egiteko aukera dute Eibarko auzoetan: Amaña, Ipurua, Jardineta, Erdigunea, Urkizu eta Urki.

Egitasmoak bi helburu nagusi ditu:

  • Lagunekin eta jolasaren bitartez umearen garapen integrala lortzen laguntzea.
  • Euskararen erabilpena sustatzea eta bermatzea. Jolas giroan euskaraz hitz egitea.

Afariketan programan parte hartzeko izen ematea irailean egiten da.