Oporrak Afariketan

Oporretan euskaraz jolastu

Uztailean 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta udaleku irekiak burutzen ditugu Eibarren. Oporretan ondo pasatzeko, lagunekin egoteko, jolasteko, hondartzara, mendira eta igerilekuetara joateko, tailerrak eta jaiak ospatzeko… aukera paregabea eskeintzen da.

Udaleku irekietan gozamenerako esparru ludikoa eskeintzea nahi da. Helburuak haurren autonomia, elkarbizitza, lankidetza, gozamena eta sormena era aktiboan lantzea eta euskararen erabilpena sustatzea eta bermatzea dira.

Izena ematea maiatzean izaten da eta ondoren gurasoen bilera egiten da udalekuen zehaztasunak eta programaketa azaltzeko.