Eibarko Udalak eta ASTIXAk udazkeneko zapatuetarako aisialdi aukera paregabea eskeintzen dute. Izen ematea Urriaren 3tik 6ra bitartean egin beharko da eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute.
5 eta 11 urte bitarteko haurrek tailer ezberdinak izango dituzte aukeran adinaren arabera. Matrikulaketa, haurraren ikastetxearen bitartez (izen-emate orria irakasleari emanez) edo web orri honen bitartez egin daiteke; tailer baikotzairen informazioaren azpian, galdetegia betetzeko esteka aurkituko duzue (izen-emate epearen barruan).
- Haur Hezkuntzako 3.maila (5 urteko gela) – ARGAZKI ALBUMA (SCRAPBOOKING)
Argazkiak aukeratu eta oroigarri ezberdin eta polita sortuko dugu! Tailer hau Portalean burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak seme-alabekin batera eman beharko du izena).
Tailerrak 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00 / 16:30-18:00 / 18:00-19:30).
- Lehen Hezkuntzako 1.go maila- HARRIAK MARGOTU ETA APAINDU
Tailerra Portalean burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak seme-alabekin batera eman beharko du izena).
Tailerrak 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00 / 16:30-18:00 / 18:00-19:30).
- Lehen Hezkuntzako 2.maila- FOAMY (Goma evarekin eskulanak)
Sormena astindu! Tailerra Portalean burutuko da eta 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran (11:30-13:00 / 16:30-18:00 / 18:00-19:30).
- Lehen Hezkuntza 3. eta 4.maila-DANTZA GARAIKIDEA
Informazio gehiago udaletxeko web orrian: http://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/zapatuetako-tailerretan-izena-emateko-epea-zabalik-1?set_language=eu
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.maila-GOMA ESPUMA
Gaztetxoak goma espumarekin irudiak egiteko aukera izango dute. Tailer hau, Jazinto Olabe Ludotekan burutuko da eta 3 saio izango ditu: Urriaren 22an, 29an eta Azaroaren 5ean (bi ordutegi daude aukeran, 16:30-18:00 eta 18:00-19:30).