UDAN JOLASEAN 2017

Eibarko Udalak 3.Haur Hezkuntzako umeentzat UDAN JOLASEAN Udaleku Irekiak antolatu ditu aurten ere. Euskaraz jolastu, sormena landu, igerilekura joan….eta hainbat ekintza egiteko aukera izango duzue!

Norentzat? 2011.urtean jaiotakoentzat.

Noiz? Ekainaren 26tik uztailaren 7ra. Eibarren, goizez 10:00etatik 13:00ak arte.

Gurasoentzat bilera informatiboa Udaletxeko Batzar aretoan:

  • Ekainaren 13an  18:00etan

Aurrematrikula:

Derrigorrezkoa da aurrematrikula ON LINE egitea, maiatzaren 1etik 7ra bitartean (web gune honetan, epearen barruan argitaratuko den galdetegia betez).

Zalantzak argitzeko ARRETA ZERBITZUA honako telefonoetara deituz:

943 206 231  / 688 892 666

Matrikula:

Behin betiko matrikulaketa (Presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 5etik 9ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da.

NON: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3)

ORDUTEGIA: 9:30 -13:30 eta 16:00 – 18:00

Tarifak: 40€ umeko

Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Ordainketa,  Euskadiko Kutxaren bitartez egin behar da

ES 98 3035 0023 94 0230082137  kontu korrontean.  Ordainketaren ziurtagiria, behin betiko matrikulaketa egiterakoan  aurkeztu behar da edo emailez bidali  (astixaeibar@gmail.com). Ordainketa egiterakoan, mesedez, ez ahaztu haurraren izen-abizenak ipintzea.