OPORRAK AFARIKETAN ETA UDAN JOLASEAN 2018, Epe barruan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko epea maitzaren 6an amaitu zen. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua, “Oporrak afariketan” eta “Uda jolasean” programetan ondo baino hobeto pasatzeko. “Oporrak afariketan” programan 567 haurrek eman dute izena,  eta “Udan jolasean” programan, aldiz, 94 haurrek. 

 

Behin betiko matrikulaketa (presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 4tik 8ra bitartean izango da, Indianokua Gaztelekuan (9:30-13:30 eta 16:00-18:00). Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. Osakidetzako txartelaren fotokopia eta ordainagiria eskuz ekartzea derrigorrezkoa da (email bidez EZ dira onartuko). 

Ordainketa, ondorengo kontu korronte zenbakian egin behar da:

ES 98 3035 00 2394 0230082137 (Laboral Kutxa) parte hartzailearen izena ipini, mesedez. 

Kuotak

  • Oporrak Afariketan: 60 € umeko
  • Oporrak Afariketan 2 anai-arreba: 100€
  • Oporrak Afariketan 3 anai-arreba: 150€
  • Udan Jolasean: 40€ umeko
  • Udan Jolasean 2 anai-arreba: 70€
  • Oporrak Afariketan + Udan Jolasean anai arrebak: 90€
  • Ezinezko kasuetan 20€ umeko. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

Guraso bilerak:

Udan jolasean: bilera informatiboa ekainaren 12an izango da, 18:00etan  Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.

Oporrak afariketan: Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.

  • Ekainak 12, 18:30ean EUSKARAZ
  • Ekainak 12, 19:00etan GAZTELERAZ