Eibarko Udalak Abuzturako Udaleku Irekiak antolatu ditu. FIRIN FARAN ABUZTUAN Udaleku irekiak, abuztuko lehenengo asteetan burutuko dira. Programa hauetan parte hartzeko AURRE-MATRIKULA EGITEA BEHARREZKOA DA. Aurre matrikula, ON LINE egin behar da Ekainaren 11tik 17ra bitartean (EPEA AMAITU DA).
ESKOLETAN BANATUTAKO DIPTIKOETAN, GAZTELERAZKO ATALEAN AKATS BAT EGON DA, BARKATU ERAGOZPENAK.
Udalekuak bi programatan banatu dira :
UMIAK Firin Faran Abuztuan: 5 urteko gelako haurrak (Haur Hezkuntzako 3.maila, 2012an jaiotakoak). Uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean burutuko dira udalekuak (Uztailaren 31 jai eguna izango da eta ez da udalekurik egongo) goizez, 10:00etatik 13.00ak arte Eibarren.
FIRIN FARAN ABUZTUAN: Lehen Hezkuntzako 1 mailatik 6.mailara bitarteko ikasleentzat. Uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean burutuko dira udalekuak eta egun erdiko eta egun osoko irteerak tartekatuko dira (uztailaren 31a jai eguna izango da eta ez da udalekurik egongo).
Tarifak:
Umiak Firin Faran (5 urte) : 40€ umeko
Firin Faran (Lehen Hezkuntza): 60€ umeko, 100€ anai-arrebak , 150€ 3 ume.
Umiak Firin Faran (5 urte) + Firin Faran (6-12) anai-arrebak: 90 €
Ezinezko kasuetan 20€. Ezintasun egoera azaltzeko Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Ordainketa, Euskadiko Kutxaren bitartez egin behar da
ES 98 3035 0023 94 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria, behin betiko matrikulaketa egiterakoan aurkeztu behar da (emailez ez da onartuko). Ez ahaztu umearen izena jartzea.
Behin betiko matrikulaketa (Presentziala) betetzeko, eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 26, 27 eta 28 bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. (SOILIK AURREMATRIKULA BETE DUTENEK). Horrekin batera, parte hartzailearen Osasun txartelaren kopia bat aurkeztu behar da.
Non: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi 3)
Ordutegia: 9:30-13:00 eta 16:00-18:00
BILERA INFORMATIBOA:
Uztailaren 18an, asteazkena 18:00etan Udaletxeko batzar aretoan.
ZALANTZAK ARGITZEKO ARRETA ZERBITZUA: 943 20 62 31/ 688 89 26 66 (9:30-13:00 eta 16:00-18:00)