Donostiako Akuarium-eko tunelean lo egiteko aukera ezin hobea! Arrainez inguratuta lo egiteko aukera izateaz gain, itsasoko bizitza hobeto ezagutzeko jolasak egingo ditugu . Hurrengo egunean Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegia bisitatu ostean, Zarautzera joango gara. Animatu!
NORENTZAT: L.H.-ko 5. eta 6. mailako ikasleentzat.
NOIZ: Maiatzak 17 eta 18.
KUOTA: 30 €
IZEN-EMATE EPEA AMAITU DA.
Dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da eta telefonoz jakinaraziko zaizue erantzuna. Plaza ziurtatuta izan arte, ez da ordainketa egin behar.
Ordainketa, EUSKADIKO KUTXAKO ES 98 3035 00 2394 0230082137 kontuan egin behar da, ez ahaztu parte hartzailearen izena ipintzea.
Bilera informatiboa egingo da maiatzaren 15ean 17:30etan Indianokua Gaztelekuan. Bilerara ordainketaren ziurtagiria eta parte hartzailearen Osakidetzako txartelaren kopia bat ekarri behar dira.
Informazio gehiago: 943 20 62 31 edo 688 892 666 telefono zenbakietara deituz.