GABONAK 2021-22

Olentzero eta Mari Domingi

Lehenengo jarduera Eibarko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei Olentzero eta Mari Domingiren bisita eginez egingo da, abenduaren 20tik 23ra.

Olentzero eta Mari Domingiren bisita abenduaren 24an izango da Udaletxean, 11:00etatik 14:00etara. Aldez aurretik, abenduaren 20ean, astelehenean, 17:00etatik 19:00etara, eta txandak agortzen ez diren bitartean, aldez aurreko hitzorduak banatuko dira Kultura sailean, Portalean, hilaren 24ko harrerara joateko. Txandak familia-unitateen arabera banatuko dira, eta gehienez 6 pertsonak osatu ahal izango dituzte.

“Negulekuak”

Bestalde, eta 2021-2022 Gabonetako kanpainaren barruan, Udaleko Gazteria Sailak, Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin elkarlanean, “Negulekuak” ekimena antolatu du. Gabonetako haur parkea da, eta aurten, iaz bezala, hiru ekipamendutan banatuko da: Errebal Plazia, San Andres eskola eta Astelena pilotalekua. Ekipamendu bakoitza haurren adin jakin bati zuzenduta egongo da. Haur eta txanda bakoitzeko sarrera kostua 3 eurokoa izango da. Hala ere, Eibarko dendetan banatuko diren bonoekin sarrera doakoa izango da.

Errebal Plazia 2016, 2017 eta 2018an jaiotako haurrentzat prestatuko da, eta txanda bakoitzean 30 plaza egongo dira. Sarrera El Casco eraikinaren parean dagoen atetik izango da eta irteera Muzategi kalera ematen duen atetik (eskilara mekanikoen ondoan). Nahiz eta adin tarte honetako haurrek muxukoa ez erabiltzeko eskubidea izan, muxukoarekin etortzea gomendatzen dugu.

Bestalde, San Andres eskolako gimnasioak, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako haurrentzat izango denak, 40 plaza izango ditu txanda bakoitzean. Bertan, ginkanak, erronkak eta mugimendu-joko desberdinak egin ahal izango dira. Sarrera zabuen edo kolunpioen aurrean dagoen sarreratik egingo da (arrapala eta eskailera); irteera, berriz, goialdetik, Arane kaletik (Txomo parkeko eskailerak igota).

Astelena pilotalekua Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako haurrentzat izango da, eta 50 plaza izango ditu. Kontsolen, erronken, ginkanaren eta mugimenduarekin lotutako jolasen gune bat egongo da eskuragarri, baina ez da puzgarririk egongo. Haurrak, begirale bakoitzeko 10-12ko taldeetan banatuta, arlo guztietatik igaroko dira.

Aipatutako hiru kokaguneetan (Errebal Plazia, San Andres eta Astelena pilotalekua) honako ordutegia izango dute: 11:00 – 12:20; 12:30 – 13:50; 16:30 – 17:50; 18:00 – 19:20; eta 19:30 – 20:30 (azken ordutegi hau ez da Errebal Plazian egongo)

Hiru guneak abenduaren 27, 28, 29, 30 eta 31n eta 2022ko urtarrilaren 3, 4 eta 8an irekiko dira haurrentzat.

Bertara joateko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da horretarako prestatutako webgunean:

https://hitzorduak.eibar.eus/astelenaparkea/eu

Txandetan hitzordua aukeratzeko, era honetan irekiko dira:

  • Abenduaren 22an eguerdi aldera,  abenduak 27 eta 28 txandak irekiko dira
  • Abenduaren 27an eguerdi aldera, abenduak 29, 30 eta 31ko txandak zabalduko dira
  • Abenduaren 30ean eguerdi aldera, urtarrilak 3, 4 eta 8ko txandak irekiko dira.

Familiek ezingo dute ekipamenduetan sartu

Errege Magoak

Azkenik, Errege Magoek ere protagonismo berezia izango dute aurtengo egitarauan.

Errege Magoen bisita urtarrilaren 5ean izango da, 17:00etatik 20:00etara, Udaletxeko patioan. Aldez aurretik, abenduaren 20tik, 17:00etatik 19:00etara, Kultura sailean, Portalean, hitzordua eskatu beharko da ekitaldira joateko. Kasu horretan, txandak familia-unitatearen arabera ere banatuko dira, eta gehienez ere sei pertsonak osatu beharko dute. Familia bakoitzaren bisita bi minutukoa izango da, gutxi gorabehera.