Eibarko udalak antolatzen dituen udaleku irekietan (Udan jolasean, Oporrak afariketan, Umiak Firin Faran eta Firin Faran) izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.
Apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean zabalik egongo da “Oporrak afariketan”, “Udan jolasean”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.
“Udan jolasean”, “Oporrak afariketan“, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2017. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira
EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.
Aurre matrikula egiterakoan beste bi lagunen izena eman ahalko da. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekideen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT UMEREN ARTEAN 4 edo 5 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta haurrak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.
Aurre-matrikula betetzerakoan programa ondo aukeratu. Programa bakoitzak bere aurre-matrikula formulario propioa baitu.
- UDAN JOLASEAN (ekaina eta uztailean)
2017an jaiotako haurrentzat.
Hiru aukera (Txanda bakarra aukeratu ahalko da)
- Ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
- Ekainaren 26tik uztailaren 7ra.
- Uztailaren 3tik 14ra
Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte.
Aurre-matrikula epea: apirilaren 24tik maiatzaren 7ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.
On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udanjolasean2023
Prezioak
- 3 Asteko udalekua: 60€ umeko.
- 2 Asteko udalekua: 40€ umeko.
- Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
- Neba-arrebak izanez gero kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.
Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.
Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 16an zerrenden berri emango da.
- OPORRAK AFARIKETAN (ekaina eta uztailean)
Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat
Hiru aukera: (Txanda bakarra aukeratu ahalko da):
- Ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
- Ekainaren 26tik uztailaren 7ra.
- Uztailaren 3tik 14ra.
Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun. Ordutegiak programak banatzerakoan zehaztuko dira.
zen ematea: apirilaren 24etik maiatzaren 7ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.
On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/oporrakafariketan2023
Prezioa:
- 3 Asteko udalekua: 90€ umeko.
- 2 Asteko udalekua: 60€ umeko.
- Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
- Neba-arrebak izanez gero kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.
Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.
Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 16an zerrenden berri emango da.
UMIAK FIRIN FARAN (uztaila)
2017an jaiotako haurrentzat.
Txanda bakarra: uztailaren 17tik 28ra. (Uztailak 25 jaieguna)
Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte.
Aurre-matrikula: apirilaren 24tik maiatzaren 7ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.
On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/umiakfirinfaran2023
- Prezioa: 40€ umeko.
- Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.
Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 16an zerrenden berri emango da.
FIRIN FARAN (Uztaila)
Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat
Txanda bakarra: uztailaren 17tik 28ra. (Uztailak 25 jaieguna)
Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.
Izen ematea: apirilaren 24tik maiatzaren 7ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.
On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/firinfaran2023
Prezioa:
- 60€ umeko.
- 100€ anai-arrebak
- 140€ hiru anai-arrebak
- Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.
Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 16an zerrenden berri emango da.
Noiz izango da behin betiko matrikula presentziala? Non?
Programa guztientzat ekainaren 5etik 9ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.
Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.
2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.
3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran