ZAPATUETAKO TAILERRAK -Izen ematea

Urriaren 4an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Aurtengo udazkenean izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: jolasak familian, birziklapen tailerra, Goma Eva, Urban Dance eta magia tailerra.

Zapatuetako tailerren udazkeneko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Hainbat arlotako tailerrak eskaintzen dira, adinaren arabera sailkatuta. Egutegia eta ordutegia ikastaroaren araberakoa izango da. Hauexek dira eskaintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2019an jaiotakoentzat)

JOLASAK FAMILIAN. Tailer hau Portalean egingo da dantza-aretoan

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi daude:

(Azaroak 2, 9 eta 16)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 4tik 20 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi daude:

(Azaroak 2, 9 eta 16)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 4tik 20 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

GOMA EVA tailerra. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi daude:

(Azaroak 2, 9 eta 16)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 4tik 20 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

MAGIA TAILERRA. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi daude:

(Azaroak 2, 9 eta 16)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urriaren 4tik 20 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-02-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan, behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 23an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta -ordua: urriaren 23an 10:00etan. Zozketaren emaitza urriaren 28an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketaren arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula-orria deskargatzeko

Matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. 10 € Eibarren erroldatuta daudenak eta 20 € Eibartik kanpokoak.