Maiatzaren 29an , ostirala, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, 5-8 urte bitarteko umeentzako eta gurasoentzako euskarazko jolasak egingo dira Eibarko Bizikleta plazan.
Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz jardutea da.
Ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Bitarte horretan Astixako begiraleak Eibarko Bizikleta plazan egongo dira umeekin jolasteko prest. Jolasei amaiera emateko KALEJIRA eder bat egingo da, Musika eskolako soinujoleekin batera.
Jolasa garrantzi handikoa da umearen hizkuntza, kultura eta gizarte garapenerako. Jolasen bidez, komunikatzeko gaitasuna handitu egiten da, lankidetzan jardutekoa, guraso eta seme-alaben arteko harremana sendotu egiten da, norberaren estimu ona garatzen da, hizkuntza oharkabean barneratzen da…
EGIN JOLAS!