3 x 3 SASKI BALOI TXAPELKETA

 

Eibarko Udalak 3×3 saskibaloi txapelketa antolatu du lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat.

3×3 Saskibaloi txapelketan parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 24tik apirilaren 10 arte irekia egongo da. 2003/01/01tik-2006/12/31ra bitartean jaiotako haur eta nerabe guztiek parte hartu dezakete. Txapelketa paskuako astean jokatuko da, apirilaren 21 eta 22an, Zezen plazan eta Ipuruan kiroldegian. Ordutegiak eta taldeen arteko partidak izena emateko epea amaitutakoan zehaztuko da.

Saskibaloi txapelketak Baskonia saskibaloi taldearen laguntza izango du.

Izen ematea:

  • Internet bidez: www.eibar.eus
  • Telefonoz: 010 edo 943708400.
  • Bertaratuta PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Txapelketaren oinarriak bertan klikatuta irakurri ditzazkezu.