AFARIKETAN

IZENA EMAN DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTUAK IZAN DIRA. 

Afariketan:

Arrateko Andra Mari ikastetxean, Sansaburu eta Tiburtzio Anitua 21ko lokalean (Amaña) burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2017. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin.

Izen ematea:

Irailaren 19tik 25era. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan2022-2023 

Taldeak:

Amaña:

  1. 2017an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara
  2. LH1 eta 2: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30etara

Arrateko Andra Mari:

  1. 2017an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan 16:00etatik 17:30etara

Sansaburu:

  1. 2017an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 16:30etatik 17:30etara

Prezioak:

  1. 5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75€ ikasturte osoa

Behin betiko matrikula (presentziala):

Urriaren 3an: Arrateko Andra Mari Ikastetxean eta Amañako ludotekan  16:00-18:00

Urriaren 3tik 5era: Indianokua Gaztelekuan (Muzategi, 3) 10:00-13:00/16:00-18:00

Ordainketa: 

Kontu zenbaki honetan: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 (Laboral Kutxa) . Ordainketa agiria aurkeztu beharra dago.

Informazio gehiago:

Eibarko Udala 943 708 435 / gazteria@eibar.eus

Astixa 943 206 231 / kaixo@astixa.com