AFARIKETAN

Amañako Afariketan programan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Arrateko Andra Mari ikastetxeko Afariketan programa momentuz ez da burutuko izen emateak izan duen haur kopurua minimoetara ez bait da ailegatu.

Behin betiko matrikula urriaren 1ean Amañako lokalean 16:00-18:00ak bitartean. Indianokua gaztelekuan urriaren 2 eta 3an 10:00-13:00ak eta 16:00-18:00ak bitartean.

Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

Prezioak:

  1. 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa

ES98 3035 0023 9402 3008 2137 ( Laboral Kutxa)

2.- Matrikula orria. Afariketan

2024ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin gizartekintzako sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jaso behar duzu, behin betiko matrikula orria eramanez eta bertan Udaleko zigilua jasoaz.

Informazio gehiago: Eibarko Udala 943 70 84 35 edo Astixa 943 20 62 31