ARATOSTEAK 2014

ARATOS.

2014ko Aratosteetan Ipuinetako pertsonaiak izango dira protagonista nagusiak, Peter Pan, Edurne Zuri, Otsoa…Eibarko kaleetatik zehar ibiliko dira. Hona hemen Eibarko Udalak eta Astixak antolatutako ekintzak:

Eguen Zuri (Otsailak 27): 17:00etatik 19:00ak arte Untzaga plazan tailerrak egongo dira (Makilaia, karetak eta mozorroen osagarriak)

Martitzenean (Martxoak 4): 17:00etatik 18:30ak arte Untzaga plazan, Herri Jolasetan parte hartzeko aukera izango dute gerturatzen diren haurrak. Eta 18:30etatik aurrera, Aratosteei amaiera emateko, urtero bezala alargunez jantzita eta soinujoleez lagunduta, “Sardina Txikiaren entierroa” egingo dugu Toribio Etxeberria kaletik.