ASTELENA HAUR PARKEA 2019/20

Datorren zapatuan, Abenduaren 7an, ASTELENA HAUR PARKEAK ateak irekiko ditu. Aurreko urteetan bezala, “Eibar Merkataritza Gune Irekiak” eta Eibarko Udalak antolatuta, zapatuetan herriko neska-mutilek parkeaz gozatzeko aukera izango dute.  Abenduaren 7tik Martxoaren 28ra bitarteko larunbatetan zabalduko da (Otsailak 22 aratosteak direla eta, itxita egongo da).

Gainera, Gabon garaian egutegia zabalagoa izango da: Abenduaren 26, 27,  28, 30 eta 31 (azken hau goizez bakarrik) eta Urtarrilaren 2, 3 eta 4an ere parkea zabalik egongo da.

Parkea 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago; sarrera ordu eta erdirako izango da 3 € ordainduta edo dohainik Eibar Merkatal Gune Irekiaren bonoekin.

ORDUTEGIA:

11:00-14:00 eta 16:30-20:30

(ORDUEN TXANDAK, AFOROA BETETZEN DENEAN  BANATUKO DIRA, ALDEZ AURRETIK EZ DIRA BANATUKO)

Zuen zain egongo gara!