Udan Jolasean eta Oporrak Afariketan 2018

“Udan jolasean” eta “Oporrak afariketan” udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 30etik maiatzaren 6ra bitartean aurre matrikula betetzea (EPEA AMAITU EGIN DA).

Haur Hezkuntzako 3.mailako neska-mutilek (2012an jaiotakoak) UDAN JOLASEAN programan parte hartu ahal izango dute, Eibarko txoko ezberdinak ezagutu, igerilekura joan, eskulanak egin eta lagunekin euskaraz gozatzeko tartea izango dute. Uztailaren 2tik 13ra garatuko dira udaleku hauek, 10:00etatik 13:00ak arte.

 

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.mailara arteko ikasleek OPORRAK AFARIKETAN programan parte hartzeko aukera izango dute;  lagun berriak egin, igerilekura, hondartzara zein mendira txangoak eta euskaraz jolasteko aukera paregabea! Bi txanda izango dituzue aukeran:

  • 1.go Txanda: Uztailaren 2tik  13ra bitartean.
  • 2.Txanda: Uztailaren 9tik 20ra bitartean.
  • Izen-ematea amaitzean eibar.eus eta astixa.eus web orrietan argitaratuko da haur guztiak onartuak izan diren ez ala ez. Ondoren, Laboral kutxako  ES 98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean egin beharko da ordainketa umearen izenean.

Kuotak

  • Oporrak Afariketan: 60 € umeko
  • Oporrak Afariketan 2 anai-arreba: 100€
  • Oporrak Afariketan 3 anai-arreba: 150€
  • Udan Jolasean: 40€ umeko
  • Udan Jolasean 2 anai-arreba: 70€
  • Oporrak Afariketan + Udan Jolasean anai arrebak: 90€
  • Ezinezko kasuetan 20€ umeko. Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (AGI) edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

Behen betiko matrikulaketa (presentziala) betetzeko eta udaleku irekien programa jasotzeko epea ekainaren 4tik 8ra bitartean izango da. Guraso edo tutoreen baimena eta sinadura beharrezkoa da. Osakidetzako txartelaren fotokopia eta ordainagiria eskuz ekartzea derrigorrezkoa da (email bidez EZ dira onartuko). 

Informazio gehiago behar izanez gero, astixaeibar@gmail.com helbidera idatzi edo         943 206 231 telefono zenbakira deitu (9:30-13:30 / 16:00-18:00).