2019an jaioak, LH1 eta 2 mailak. Zozketa eguneka burutu da, haur guztiek behintzat egun bateko zerbitzua izan dezaten. Eskaera oso haundia izan denez 1-2 erabilerara mugatu da zerbitzua beti ere haurrak eskatu dituen egunen barruan. Asteko egunetan begiratzen juan ea zuen seme alaba zein edo zeintzuk egunetan onartua izan den.
Behin betiko matrikula egunak urriaren 1etik 3ra izango dira. Egun hauetan behin betiko matrikula burutzen ez duenak lortutako plazari uko egiten diola ulertuko dugu eta plaza hau zozketak eman duen emaitzari kasu eginez, beste haur bati egokituko zaio. Zozketaren emaitzak hauek izan dira egunez egun:
- Astelehenak 16:30-18:00
- Astearteak 16:30-18:00
- Asteazkenak 16:30-18:00
- Ostegunak 16:30-18:00
- Ostiralak 16:30-18:00
LH3 mailatik 6. mailara bitarteko ordutegian eskaera guztiak onartuak izan dira, ikasle bakoitzak eskatutako egunetan.
Urriaren 1etik 3ra bitartean behin betiko matrikula burutu behar dute Indianokua Gaztelekuan 10:00etatik 13:00ak bitartean edo 16:00etatik 18:00ak bitartean.
Behin betiko matrikula egiteko bi dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.
Prezioa:
Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa (ES98 3035 0023 9402 3008 2137 Laboral Kutxa)
2.- Matrikula orria. Errebaleko ludoteka
2024ko urtarrilaren 31n Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren edota Gizarte Larrialdietarako Laguntzen titularra edota elikagaien-bankuaren programan sartuta bazaude, familia, tutore edo harrera familientzako laguntza jaso dezakezu. Matrikula orriarekin gizartekintzako sailera hurbildu eta bertan dirulaguntza honen baieztapena jaso behar duzu, behin betiko matrikula orria eramanez eta bertan Udaleko zigilua jasoaz.
Informazio gehiago: Eibarko Udala 943 708 435 edo Astixa 943 206 231