GAZTETAN

Eibarko Udalak eta Astixak nerabenentzat urtean zehar Gaztetan programa garatzen dute. Udaberrian Donostiako Akuariumnean, arrainekin lo egitera joatea proposatzen dugu.

Txangoa DLH-ko 5. eta 6. mailako gaztetxoei zuzenduta dago eta egitaraua honako hau izango da:

Maiatzaren 17 arratsaldean irten eta Donostiako Akuariumnean arrainen artean lo egitea experientzia paregabea da. Hurrengo egunean, Errealako Museoa bisitatu eta gero Zarautzen bazkaldu eta arratsaldean etxera itzuliko gara.

Izena emateko Indianokua Gaztelekura inguratu apirilaren 23tik 28ra arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte.

Izena eman eta gero bilera informatiboa egingo dugu Indianokua Gaztelekuan maiatzaren 7an arratsaldeko 17:30etan eraman behar dena zehazteko eta ordutegiak eta egitaraua hobeto azaltzeko. Animatu!
durmiendo-con-peces