HIRU ERREGEEN KABALGATAREKIN AGUR ESAN GENIEN AURTENGO GABONEI

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Eibarren izan dira urtero bezela. Ipuruako polikiroldegian dantzaz eta gimnasia erritmikoz osatutako ikuskizunekin gosatu ondoren, Lambretta motorretan jeitsi ziren Untzagako plazara. Erregeen bidea zabaltzen, antortxero bezela, Eibarko ikastetxe guztietako 50 neska-mutil ibili ziren, hauek oso ondo bete zuten beraien egin beharrekoa. Jendez betetako kaleetan goxokiak banatzen ibili ondoren, Udaletxeko patioan amaitu zuten, bertaratzen ziren haurrei txokolatezko erregetxoa oparituz.
Ei reyes4.jpg