J.OLABE LUDOTEKAN ETA AFARIKETAN Aurre matrikula egin duten haur guztiak onartuak izan dira

J.OLABE LUDOTEKAN ETA AFARIKETAN Aurre matrikula egin duten haur guztiak onartuak izan dira. Gogoratu, datorren astean BEHIN BETIKO MATRIKULA (Presentziala) burutu behar dela. MATRIKULA EGITEKO MOMENTUAN ORDAINAGIRIA AURKEZTU BEHAR DA (parte hartuko duen haurraren izenean).

Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, ES98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean.

Tarifak:

  • Haur Hezkuntzako 3.mailako umeak (5 urteko gela): 50€ ikasturte osoa
  • Lehen Hezkuntzako maila guztiak: 75€ ikasturte osoa

Matrikula betetzeko ordutegi eta tokiak:

J. OLABE LUDOTEKAN PARTE HARTUKO DUTEN HAURRAK:

  • URRIAK 1 eta 2 JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN (J.Olabe Plaza) (16:00-18:00)
  • URRIAK 1, 2 eta 3 INDIANOKUA GAZTELEKUAN (Muzategi, 3) (10:00-13:00/16:00-18:00)

AFARIKETAN PARTE HARTUKO DUTEN HAURRAK:

  • URRIAREN 1etik 3ra bitartean INDIANOKUA GAZTELEKUAN (10:00-13:00/ 16:00-18:00)
  • URRIAREN 1ean ARRATEKO ANDRA MARI IKASTETXEA (16:00-18:00)
  • URRIAREN 1ean AMAÑAKO LUDOTEKAN (Tiburzio Anitua 21) (16:00-18:00)

Informazio gehiago: 943 20 62 31 edo 688 892 666 telefono zenbakietan.