EPEAREN BARRUAN AURRE-MATRIKULA EGIN DUTEN HAUR GUZTIAK ONARTU DIRA.
LUDOTEKAKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
- Haur Hezkuntzako 3.mailatik Lehen Hezkuntzako 2.mailara: 16:30/18:00
- Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6.mailara: 18:00/19:30
Parte hartzeko, derrigorrez, AURRE MATRIKULA egin behar da Irailaren 16tik 23ra bitartean.
Ondoren, BEHIN BETIKO MATRIKULA PRESENTZIALA bete behar da:
- Irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN (J.Olabe Plaza) ( 10:00-13:00/16:00-18:00)
Matrikula epe barruan, dauden plazak baino eskaera gehiago egonez gero,zozketa egingo da.
Prezioa
- Haur Hezkuntzako 3.mailako umeak: 50€ ikasturte osoa (Urriaren 14tik maiatzaren 29ra)
- Lehen Hezkuntzako maila guztiak: 75€ ikasturte osoa (Urriaren 14tik maiatzaren 29ra)
Ordainketa, Euskadiko kutxaren bitartez egin behar da, ES98 3035 00 2394 0230082137 kontu korrontean. Ordainketaren ziurtagiria matrikulaketan aurkeztu behar da, parte hartuko duen haurraren izean.
Gurasoekin bilera informatiboak burutuko da: URRIAK 9, 17:00etan LUDOTEKAN
Informazio gehiago, 943 20 62 31 telefono zenbakian.