Urtero bezala, aurten ere Gabon Egunean, abenduaren 24an, Olentzeroren kalejira antolatu dugu.
Arratsaldeko 17.30-18.00 bitartean Olentzerok opariak banatuko ditu Udaletxeko sarrera nagusian.
Ondoren arratsaldeko 18.30etan kalejira hasiko da Pantxikarekin, Kaleetan Kantuz abesbatzarekin eta J. B. Guisasola Musika Eskolako soinu ikasleen eta
trikitilarien laguntzarekin. Ibilbidea ondorengoa izango da: Untzaga – Calbetón – Bidebarrieta – Urkizu Errebal – Julian Etxebarria – Toribio Etxeberria – Untzaga.
Kalejira ondoren, Olentzero berriro Udaletxeko sarrera nagusian egongo da, argazkiak atera, gozokiak banatu eta azken gutunak jasoko ditu.