Aurten ere Olentzeroren kalejira Eibarko kaleetatik zehar ibiliko da, Abenduaren 24an arratsaldeko 18:00etan Untzaga Plazan egongo dira Olentzero eta Pantxika astoa denon zain. Kale ezberdinetan abesteko geldiuneak egin ondoren (Calbeton-Toribio Etxeberria-Julian Etxeberria) 19:00etan Untzagara bueltatuko gara kalejirari amaiera emateko. Ondoren, Olentzerok ume guztiei harrera egingo die Udaletxeko patioan, eta gerturatzen diren haur guztientzat sorpresatxo bat izango du.