Eibarko Udalak eta Astixak antolatzen dituen udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.
Amaitu da epea Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua, “Oporrak afariketan” eta “Uda jolasean” programetan ondo baino hobeto pasatzeko. “Oporrak afariketan” programan 628 haurrek eman dute izena, eta “Udan jolasean” programan, aldiz, 78 haurrek.
Guraso bilerak:
Udan jolasean: bilera informatiboa ekainaren 14an izango da, 18:00etan Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.
Oporrak afariketan: Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.
- 1. maila: ekainak 14, 19:00etan
- 2. maila: ekainak 15, 18:00etan
- 3. eta 4. mailak: ekainak 15, 19:00etan
- 5. eta 6. mailak: ekainak 16, 18:00etan