UDALEKU IREKIAK 2021

Maiatzaren 3tik 11era bitartean “Oporrak afariketan”, “Udan jolasean”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

“Udan jolasean”, “Oporrak afariketan“, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren maiatzaren 3tik 11ra bitartean izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2015. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzenduak daude.

EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurre-matrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.

2.-Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT UMEREN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta haurrak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); Zozketaren arabera biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Aurre-matrikula betetzerakoan programa ondo aukeratu. Programa bakoitzak bere aurre-matrikula formulario propioa baitu.

Udan jolasean (ekaina eta uztailean)

2015ean jaiotako haurrentzat.

Bi Txanda (Txanda bakarra aukeratu)

1.- Ekainaren 28tik uztailaren 9ra.

2.- Uztailaren 12tik 23ra.

Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte.

Izen ematea: maiatzaren 3tik 11ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udanjolasean2021aurrematrikula

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Oporrak afariketan (ekaina eta uztailean)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Bi Txanda (Txanda bakarra aukeratu):

1.- Ekainaren 28tik uztailaren 9ra.

2.- Uztailaren 12tik 23ra.

Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 09:00etatik 14:00ak arte.

Izen ematea: maiatzaren 3tik 11era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/oporrakafariketan2021aurrematrikula

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 140€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Umiak Firin Faran (uztaila – abuztua)

2015ean jaiotako haurrentzat.

Txanda bakarra: uztailaren 26tik abuztuaren 5era.

Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurre-matrikula: maiatzaren 3tik 11ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line:https://formularioak.eibar.eus/eu/umiakfirinfaran2021aurrematrikula

  • Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Firin Faran (Uztaila – abuztua)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Txanda bakarra: uztailaren 26tik abuztuaren 5era.

Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 09:00etatik 14:00ak arte.

Izen ematea: maiatzaren 3tik 11era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line:https://formularioak.eibar.eus/eu/firinfaran2021aurrematrikula

Prezioa:

  • 60€ umeko
  • 100€ anai-arrebak
  • 140€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Noiz izango da behin betiko matrikula presentziala? Non?

Programa guztientzat ekainaren 7tik 11ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran