UDALEKU IREKIAK 2022

Eibarko udalak antolatzen dituen Oporrak afariketan, udan jolasean eta Firin Faran udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira. Umeak Firin Faran udaleku irekia ez da egingo.

UDAN JOLASEAN, OPORRAK AFARIKETAN, UMIAK FIRIN FARAN ETA FIRIN FARAN 2022 UDALEKU IREKIETAKO AURRE-MATRIKULA EPEA, AMAITU EGIN  DA. EPEZ KANPO DAUDEN AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO.

Behin betiko matrikula (presentziala)

Programa guztientzat ekainaren 6tik 10era bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. (Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA). Parte hartzen duen haurraren izenean.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria (Etxean deskargatu eta bete daiteke edo bertan betetzeko aukera egongo da):  Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran Umiak Firin faran

Apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean “Oporrak afariketan”, “Udan jolasean”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea zabalduko da. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

“Udan jolasean”, “Oporrak afariketan“, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2016. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat zuzenduak daude.

EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

Aurre matrikula egiterakoan beste bi lagunen izena eman ahalko da. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekideen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT UMEREN ARTEAN 4 edo 5 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta haurrak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Aurre-matrikula betetzerakoan programa ondo aukeratu. Programa bakoitzak bere aurre-matrikula formulario propioa baitu.

UDAN JOLASEAN (ekaina eta uztailean)

2016an jaiotako haurrentzat.

Hiru aukera (Txanda bakarra aukeratu)

  1. Ekainaren 27tik uztailaren 15era.
  2. Ekainaren 27tik uztailaren 8ra.
  3. Uztailaren 4tik 15era

Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurre-matrikula epea: apirilaren 25etik maiatzaren 4ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udanjolasean2022 

Prezioak

  • 3 Asteko udalekua: 60€ umeko.
  • 2 Asteko udalekua: 40€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, goizeko 10:00etan Portalean

OPORRAK AFARIKETAN (ekaina eta uztailean)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Hiru aukera: (Txanda bakarra aukeratu):

  1. Ekainaren 27tik uztailaren 15era.
  2. Ekainaren 27tik uztailaren 8ra.
  3. Uztailaren 4tik 15era.

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

Izen ematea: apirilaren 25etik maiatzaren 4ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/oporrakafariketan2022

Prezioa:

  • 3 Asteko udalekua: 90€ umeko.
  • 2 Asteko udalekua: 60€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, goizeko 10:00etan Portalean.

UMIAK FIRIN FARAN (uztaila – abuztua)

2016an jaiotako haurrentzat.

Txanda bakarra: uztailaren 26tik abuztuaren 5era.

Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte.

Aurre-matrikula: apirilaren 25etik maiatzaren 4a. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/umiakfirinfaran2022

  • Prezioa: 40€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, goizeko 10:00etan Portalean

FIRIN FARAN (Uztaila – abuztua)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Txanda bakarra: uztailaren 26tik abuztuaren 5era.

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

Izen ematea: apirilaren 25etik maiatzaren 4ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/firinfaran2022

Prezioa:

  • 60€ umeko.
  • 100€ anai-arrebak
  • 140€ hiru anai-arrebak