ZAPATUETAKO TAILERRAK 2016

Eibarko Udalak eta ASTIXAk neguko zapatuetarako aisialdi aukera paregabea eskeintzen dute. Izen ematea Urtarrilaren 25etik 29ra bitartean egin beharko  da eta tailer guztiek 10€-ko prezioa izango dute. 5 eta 11 urte bitarteko haurrek tailer ezberdinak izango dituzte aukeran adinaren arabera:

  • Haur  Hezkuntzako 3.maila (5 urteko gela) -KANTAK ETA JOLASAK

AFARIKETAN ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA LH 1.go eta 2.maila

Tailer hau Jacinto Olabe Ludotekan burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea  (aitak edo amak seme-alabekin batera eman beharko du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu: Otsailaren 13an, 20an eta 27an, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran.

  • Lehen Hezkuntzako 1.go maila-DECOUPAGE

decopach_28

Decoupage teknikaz eskulan ezberdinak egingo dira. Tailerra Portalean burutuko da eta haurrarekin batera ezinbestekoa da heldu batek parte hartzea (aitak edo amak seme-alabekin batera eman beharko du izena).

Tailerrak 3 saio izango ditu: Otsailaren 13an, 20an eta 27an, eta ordutegi ezberdinak egongo dira aukeran.

  • Lehen Hezkuntzako 2.maila-JOSTAILUAK SORTZEN

memori

Sormena astindu eta sortu! Tailerra Portalean burutuko da eta 3 saio izango ditu Otsailak 13, 20 eta 27 eta bi ordutegi egongo dira aukeran (16:30-18:00 eta 18:00-19.30).

 

  • Lehen Hezkuntza 3. eta 4.maila-DANTZA GARAIKIDEA

Informazio gehiago udaletxeko web orrian:

http://www.eibar.eus/eu/kultura/albisteak/zapatuetako-tailerrak?set_language=eu

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.maila-MAKETA

Gaztetxoak maketagintzan arituko dira. Portalean burutuko da eta  3 saio izango ditu Otsailaren 13an, 20an eta 27an (bi ordutegi daude aukeran, 16:30-18:00 eta 18:00-19:30).